<<(-)>>

ORDIZIA 40-55 B.K.L.

November 22, 2005

Majori kiroldegian jolastu zen norgehiagoka, oso interesgarria izan zen. Okerrena 3 puntuak ez zirela etxean geratu eta gainera Beasainera joan zien. Ordiziako jokalariek ondo ekin zioten partiduari baina Beasaingo jokalariek gauza bat alde zuten. Zera zen gure taldearen jokaldi guztiak zekizkiten, beraz, Ordiziarren jokoa nahasia izan zen. Gogo handia zuten Ordiziarrek derby-a irabazteko baina ez zuten lortu, hori bai, hurrengoan seguru daude irabaziko dutela eta gainera errez. Beraz denak espero dugu honela izatea eta besoak ez jaisteko denboraldia luzea dela eta. Hurrengo norgehiagoka kanpoan izango dute Donostiakoen aurka. Partidu nahiko erraza baina ezin dute fidatu.

Esatekoa da ere Ordiziako talde juniorrak irabazi egin zutela Bergararen aurka. Biak lehen garaipena lortzeko irrikan zeuden eta azken postuan ez bukatzeko. Talde Ordiziarra irabazten hasi zen baina 2 zatian Bergarakoak aurre hartu zuten. Azken zatian Ordiziarrek defentsa bikaina egin zuten eta norgehiagoka irabaztea lortu zuten.

ARANETA (Bergara) 35-39 ORDIZIA

GROS XAKE 68-71 ORDIZIA

November 13, 2005

Atzo partidu interesgarri bat jokatu zuten Gros Xake eta Ordiziako taldeek. Norgehiagoka arratsaldeko lauretan izan zen eta bi taldeak gogo handiz hasi ziren. David eta Joseba-ren mutilek lehengo asteko partidua ahaztu nahi zuten eta modu hoberenean ahaztu zuten, garaipen garrantzitsu bat lortuz. Honek morala igotzen die mutilei eta geroz eta gehiago esatean hurrengo astean BKL-ren aurka dutenean, hau da, Derby bat. Majori kiroldegian izango da beraz etxean jolasten dute eta ezin dute partidu hau galdu bestela badakite zer izango dute aste osoan, korrika egitea. Beraz denak espero dugu zortea izatea eta garaipena lortzea.

ARRASATE 40-65 ORDIZIA (KADETEAK)

October 23, 2005

Ordiziko kadeteak garaipena berreskuratu zuten partidu interesgarri batean. 3 garaipen segidan doazte irabazten eta honek goiko postuetara hurbiltzea ekarri die David eta Josebaren mutilei. Bigarren zatian hartu zuten aurre markagailuan eta ihes egin zuten. Aipatu beharrekoa da Garcia 18 puntu sartu zituela baina baita ere 5 falta egin zituela ia partidu guztietan bezala. Baita ere Fundi 14 puntu sartu zituen. Eta nola ez Ibeas-en itzulera lesio baten ondoren. Beraz denak espero digu berdin jarraitzea eta goiko postuetara begiratzea baita ere Beasaingo partidura ere. Hori da temporada osoan dagoen partidurik garrantzitsuena.

ORDIZIA 56-49 GOIHERRI (KADETEAK)

October 15, 2005

Gaur goizean Ordizia irabazi egin du egundoko norgeiakoan. Lehen zatia paretsua izan da biak beldur piska batekin atera bai dira derby bat zeudelako jokatzen. 2. zatian “Duri” eskua berotzen joan da eta honek ordiziri abantaia hartzea lortu du baina jon garciaren expulsioa 18.minutuan mina egin dio talde urdiñari. Ondoren

David eta Josebaren mutilak lo artu dute eta beste taldea 5 puntura hurbildu dira baina azkenean talde urdiña mantendu du distantzia eta irabazi egin du.

Aipatu bearrezkoa da Durik 22 puntu sartu dituela egundoko partidua eginez.

TAU SUPERKOPAKO IRABAZLEA

October 9, 2005

Tau izan da aurtengo superkopako irabazlea. Partidu puntu gutxikoa baina ala ere, oso interesgarria. Tau ceramikak hasieratik joan da irabazten baino ez puntu askoregatik. Azken zatian Erdogan-ek (aurtengo fitxaje berrietako bat) bizpahiru saskiratze lortu ditu eta Granadak ezin izan dio eutsi talde baskoniarrari. Luis Scola izan da MVP jokalaria.

55 - CB Granada (17+16+11+11): Gianella (2), Tutt (2), Sanmartín (11), Fernández (11), Owens (2) -hasierako bostak-, Gutiérrez (4), Edwards (6), Gabini (2) eta Ordín (15).

61 - Tau Vitoria (19+16+9+17): Prigioni (6), Hansen (10), Erdogan (12), Scola (10), David (2) -hasierako bostakl-, Drobnjak (14), Ukic (2), Splitter (3), Jacobsen (2) eta Vidal (-).

Epaileak: Arteaga, Pérez Pérez eta Perea.

ORDIZIA 69-41 ATLETIKO SS (kadeteak)

October 8, 2005

Gaur goizeko 10etan donostian egundoko partidua egin dute Joseba eta David-en mutilak. Gaurko partiduak bai merezi dutela ikustea, gaurkoan baloia erreztasunez sartu da. Jon Garcia izan da gehien sartu duen jokalaria 28 punturekin, baita ere lagundu dio 14 punturekin fundi jokalaria.

Lehengo astean 22 punturengatik galdu zuten Easo A-ren aurka baino Entrenadoreak pozik zeuden partidu amaieran eta bazekiten horrela jokatuta partidu ugari irabaziko zutela. Honela izan da, gaurkoan Atletiko SS eta hurrengo astean Goierri-ren aurka emaitza beretsua nahiko dute jokalariak.

Beraz espero dugu berdin jolastea eta ea hamar lehenengo postuetan geratzen diren.

SASKIBALOIKO EUROPAKO TXAPELKETA

September 26, 2005

Grezia da aurtengo irabazlea , alemaniari irabazita finalean. Greziaren izarra papaloukas izan zen, aldiz nowitzki ez zuen egundoko partidua egin eta honek taldea notatu zuen. Grezia oso eroso ibili zen aldiz alemania presio ugari zuen.

3-4 postuan Francia irabazi zuen españari,30 puntugatio. tony parker izugarrizko partidua egin zuen eta argi eta garbi utzi zuen zerbait egin duela NBAko garaiean ez ginobi eta duncan bakarrik.Aldiz españaren izarra navarro izan zen nowitzkirekin batera puntu gehiago sartu zuten jokalariak izan ziren.

SASKIBALOIKO EUROPAKO TXAPELKETA

September 23, 2005

Grezia - Franzia 16:00 larunbatean

Alemania - España 21:00 larunbatean

FINALA 21:00 igandean