<<(-)>>

“MAGIC” 1-0 “KAISER”"

March 13, 2006

Atzo Barhein-eko zirkuituan izugarrizko lasterketa ikusi genuen. Lehen lasterketa izanda, zale guztiak ados gaude, aurtengo denboraldia historian zehar denboraldi hoberenetariko bat izango dela. Shumacher, Raikonen eta Alonso-ren arteko lehia izugarria izango da. Atzo Alonso 4. postuan irteten zen eta lehenbiziko bueltan 2. postuan ipini szen Shumacher-en atzetik. Kimiazken postuan irtenda ez genuen espero aurrean ibiliko zenik baino denei iritzia aldatu zigun. Buelta batzuen ostean Massa Alonso pistatik botatzeko egon zenbaino Alonso izugarrizko maniobra baten ondorioz berdin jarraitu zuen.

Azkeneko bueltetan Alonso box-etara sartu ondoren Shumacher-ekin pare-parean ipini zen, baino Alonso garaile irten zen. Azkenean Alonso denboraldiko lehen lasterketa irabazi zuen eta Shumacher 2. postuaekin gelditu zen. 3. postua Kimi Raikonen lortu zuen izugarrizko lasterketa egin ostean.

MCLAREN ALONSO FITXATU DU!!!

December 22, 2005

2007an Alonso, McLaren taldearekin arituko da. Alonso Renault utzi behar izango du, desagertu egin behar delako. Hala ere, Alonsorentzat aldaketa positibotzat izango da. Argi dago fitxaje honekin Raikkonen ez dela izango 2007an. Nire ustetan ongi etorri zaio diru kontuan. Urtero 30 milioi kobratuko du. Honen ondorioz Espaini mailan da gehien irabaziko duena kirolarien artean. Briatore ez du hitz egin nahi gai honi buruz.

Bikote hau bakarrik denboraldi honetan ikusiko da. 2007. urtean aurkariak izango dira.

ALONSO IRABAZLE GP SHANGAIEKOA

October 16, 2005

Magic Alonso izan da irabazlea chinan eginiko lasterketan. Alonso pole position-en irtetzen zan eta bere taldekidea Fisichela lagundu egin dio Kimi Raikoneni diferentzia ateratzen. Alonsoren 7. lasterketa da irabazten duena denboraldi honetan.

Baita ere Renault-ek taldeetako saria lortu du denboraldikoa. Beraz talde honek urte ikusgarria izan du. Hala ere denak espero dute urrengo urtean ferrari ere goialdean egotea.

Hauek dira taldeetako irabazleak urte bakoitzeko:

Ferrari: 1961, 1964, 1975, 1976, 1977, 1979, 1982, 1983, 1999
2000, 2001, 2002, 2003, 2004
Williams: 1980, 1981, 1986, 1987, 1992, 1993, 1994, 1996, 1997
McLaren: 1974, 1984, 1985, 1988, 1989, 1990, 1991, 1998
Lotus: 1963, 1965, 1968, 1970, 1972, 1973, 1978
Cooper: 1959, 1960
Brabham: 1966, 1967
Vanwall: 1958
BRM: 1962
Matra: 1969
Tyrrell: 1971
Benetton: 1995
Renault: 2005

F1 SUZUKAKO GP

October 9, 2005

Kimi Raikkonen izan da Suzukako lasterketaren irabazlea. 17. irtenda aurreatzen joan da eta azkeneko itzulian Fisichela aurreatu du. Gaurkoan erakutsi digu nor izan den mundialeko bigarrena.

Baita ere Alonso izugarrizko erakustaldia eman digu.16. irtenda eta lehen itzuliaren ondoren 8. zihoenean Michael Schumacherri inoiz ikusi dudan aurrealdirik ikusgarrienetariko bat egin du “Magic” Alonsok.

1 itzulian Montoyak istripua izan du, beraz Renault-ek lehen postua berreskuratu du taldeetako sailkapenean. Azken lasterketa falta da eta 2 puntuko diferentzia dago bakarrik beraz Shangaien egingo den lasterketa izugarri interesgarria izango da.

F1 SUZUKAKO POLE POSITION-EN EMAITZAK

October 8, 2005

Ralf Shumacher izan da bizkorrena entrenamentuetan, Button-en aurretik sailkatu da eta baita ere Fisichelaren aurretik. Hauek zorte handia izan dute, entrenamentuen amaieran euria hasi da eta Shumacher, Alonso, Kimi eta Montoya adibidez azken postuetan irtengo dira.

Alonso hamaseigarren postuan irtengo da, Aldiz Kimi eta Montoya azken hilaran irtengo dira.Hau izugarri interesgarria da. Taldeetako irabazlea ari dira jokatzen eta Renault-ek bi puntu gutxiagorekin dago,baina fisichela du hirugarren postuan,baita ere Alonso aurretik dago beraz leiha bizia egongo da bihar Suzuka zirkuituan.

ALONSO MUNDUKO TXAPELDUNA

September 25, 2005

“MAGIC ALONSO” da aurtengo munduko irabazlea. Brasilen 3 postuarekin nahikoa zuen eta horrela bukatu du. polean ateratzen zen eta bera poliki -poliki bere karrera egin du zailtasunak bilatu gabe eta azkenean irabazle.

Bera da pilotorik gazteena mundial bat lortzen duena,fitipaldiri kentzen record hori. Bere Renault kotxarekin 13 podiun lortu ditu eta horietatikan 6 irabazi egin ditu. Kimi ahal duena egin du baina hoberena da irabazten duena mundiala beraz aurten alonso izan da.

Nire ustez, Alonso mundial gehiago irabaziko ditu “schumi” baino, eta hori ez da erreza, 7 irabazi dituelako. Baino argi dago “errege” berri bat sortu dela.