GUK EGINDAKO BESTE BIDEO BAT!!!!!!!!!!
March 7, 2006Futbol partidu hau Jakintza Ikastolan dago grabaturik Alaitz-en bidez. Norgehiagoka hau atsedenetan egiten den torneoarena da. Torneoan DBH3-tik DBHO2-ra bitarteko ikasleek jokatzen dute. Talde batean badago irakasle bat, honek egiten ditu torneoaren zozketak eta harritzekoa da baino bere taldeari beti talde errazenak tokatzen zaizkio. Beraz bakoitzak pentsa dezala…
Bueno partidu hau grabatu nuen teknologiaren inguruko ikasgaian erabilgarria izateko. Pinnacle-ra eraman eta bertan konponketak egin nituen.
Azkenik Torneoari buruz hitz egingo dizuet. FANTASTIC 5 talde DBHO1-ko ikasleak dira. Bertan jokatzen dugunak hauek gara: Ander,Lander,Asier,Unai eta ni. Eskozesak DBH4-ko ikasleak dira eta erraz irabazi genien. Ondoren norgehiagoka batzuek jokatu ondoren final-laurdeneta iritsi ginen. Bertan THE GREENDERS taldearen aurka irabazi genuen penalti-etan. Norgrhiagoka izugarria izan zen baino kalitatea garaile irten zen. Oraingoan DBH3-ren aurka finalerdietan jokatuko dugu. Agerian dago FANTASTIC 5 taldea garaile irtengo dela baina lehenengo partidua jokatu eta ondoren finalera iristen garen esango dizuet. Baina argi dago FANTASTIC 5 taldeak puntu asko dituela “We are the champions”-en abestia entzuteko.

Aupa Fantastic 5!! Argi dago talde honi ez zaiola kalitaterik falta!! Espero dugu finalean zozkatzaile “zuhurra” kaleratzeko aukera izatea, lehenago galtzen ez badute noski. Txapelketa eskuetan dugu ia. Segi horrela!!!!
Comment by Mr Fantastic — March 9, 2006 @ 8:13 pm
Ez dago esan beharrik ze lan berezia egin duzun, ilusio ikaragarria jarri diozula begi bistakoa baita. Grabaketa lanetan aritu dena nor den jakin beharrean nago bideoan onak eta dena ematen baituzue eta hori lortzea ez da edozelako mauka jaajaj. Beno espero dut horrela jarraitzea eta berte batean laguntzarik behar baduzu eskatu lasai grabatzeko edo beste edozertarako. Ongi izan aioo
Comment by Alaitz — March 12, 2006 @ 8:09 pm