GUK EGINDAKO BESTE BIDEO BAT!!!!!!!!!!
March 7, 2006Futbol partidu hau Jakintza Ikastolan dago grabaturik Alaitz-en bidez. Norgehiagoka hau atsedenetan egiten den torneoarena da. Torneoan DBH3-tik DBHO2-ra bitarteko ikasleek jokatzen dute. Talde batean badago irakasle bat, honek egiten ditu torneoaren zozketak eta harritzekoa da baino bere taldeari beti talde errazenak tokatzen zaizkio. Beraz bakoitzak pentsa dezala…
Bueno partidu hau grabatu nuen teknologiaren inguruko ikasgaian erabilgarria izateko. Pinnacle-ra eraman eta bertan konponketak egin nituen.
Azkenik Torneoari buruz hitz egingo dizuet. FANTASTIC 5 talde DBHO1-ko ikasleak dira. Bertan jokatzen dugunak hauek gara: Ander,Lander,Asier,Unai eta ni. Eskozesak DBH4-ko ikasleak dira eta erraz irabazi genien. Ondoren norgehiagoka batzuek jokatu ondoren final-laurdeneta iritsi ginen. Bertan THE GREENDERS taldearen aurka irabazi genuen penalti-etan. Norgrhiagoka izugarria izan zen baino kalitatea garaile irten zen. Oraingoan DBH3-ren aurka finalerdietan jokatuko dugu. Agerian dago FANTASTIC 5 taldea garaile irtengo dela baina lehenengo partidua jokatu eta ondoren finalera iristen garen esango dizuet. Baina argi dago FANTASTIC 5 taldeak puntu asko dituela “We are the champions”-en abestia entzuteko.
