ALAVES 3-1 REAL SOCIEDAD
January 30, 2006

Beste partidu bat Realak galtzen duena. Atzo Mendizorrozan izan zen azkenaren aurka, hain zuzen Alaves taldea. Gasteiztarrek ez zuten garaipenik lortu etxean, bain Reala etorri eta nola ez, garaipena lortu zuten. Realak ez zuen bate ere ez jokatu. Alaves-ek sartu zuenean, Carpinteroren ondorioz Nihat berdinketa lortu zuen baina arbitroak anulatu egin zuen jokoz kamporen ondorioz. Gola markagailura igo behear izan zuen baina futbola honela da. Ondoren Gabilondo lesionatu zen eta bere ordez Gari Uranga zelairatu zen (hori bai dela ordezkoak izatea…) Bigarrengo zatian Aloisik 2-0 ipini zuen. Hirugarrena baita ere, Aloisik sartu zuen. 33. minutuan Dalibor Stevanovic zelairatu zen eta 44.minutuan bere lehen gola sartu zuen Realarekin. Beraz argi dago Amorrortu joan egin behar dela eta oraingo fitxaje berriak jolasten hastea, honela garaipenak etorriko dira nire ustez. Hurrengo norgehiagoka Anoetan izango da, Mallorka-ren aurka. Denak espero dugu oraingoan 3 puntuak etxean geratzea eta honela jetsiera postuetatik ihes egiten du.
