REAL SOCIEDAD 1-3 VILLARREAL
December 11, 2005

Atzo anoeta futbol zelaian Reala eta Villarreal jokatu zuten. Partidua nahiko aspergarria izan zen.Baina betikoa da, ondo hasi eta ondoren behera etortzen dira Realeko jokalariak. 4. minutuan Nihat-ek talde txuri-urdinari aurre eman zion gol on baten ondoren. Reala nahiko ondo ari zen jolasten baina 35. minutuan Roman Riquelme defentsa guztia nahi duen bezala pasatu eta Riesgori baselina bat egin nahian Riesgo ukitu baino honek berriro ere hartu eta Guayre-ri pasea egin ondoren honek sareetara bidali zuen.
Bigarren zatian antzeko zerbait gertatu zen Realeko defentsa partidu osoan zegoen asko aurreraturik eta Riquelmek egindako pase zoragarri baten ostean Forlan errematatu, Riesgo gelditu eta Guayre atzetik etorrita 1-2 ipini zuen markagailuan. Ondoren Reala aurrera joan zen eta honek baditu ber arriskuak eta are gehiago Realaren defentsa ikusita. Beraz kontratake batetan Riquelme baloia hartu eta egundoko gola sartu zuen, izugarria. Beraz badira 2 puntu azken 18tik lortu duena Realak beraz bizkorrago egon behar dira hau ez gertatzeko.
Informazio gehiago hemen.
Espainiko ligan dagoen bikoterik hoberenetarikoa.

Benga erreala! Ea Stevanovic jokatzen hasten den talde osoa zuzenduko ez duen arren behintzat gol gehiago sartuko dituztela espero dut. Eta partiduko bi golak ea konpontzen ditugun izena zikintzen du eta!!!
Comment by xakelari — December 12, 2005 @ 6:29 pm