<<(-)>>

REAL SOCIEDAD 2-2 REAL MADRID

November 28, 2005

Atzo Anoeta futbol zelaian Realaren eta Madrilen arteko norgehiagoka bina amaitu zen. Arratsaldea polita asten zen musika Anoeta kanpoan, kamisetak ematen, Passini-ren motoa erakutsiz (NGS babesle ofiziala bai Realarena eta baita Passini motoetan 2 izandakoa)…ondoren norgehiagoka hastear zegoenean su artifizialak bota zituzten. Hori Champions-eko finala zirudien. Denboraldiko sarrera handiena egon zen Anoetan. Lehen zatia nahiko aspergarria izan zen baina, 44 minutuan De Paulari eginiko penalti inozo bat Xabi Prietok jaurti zuen eta sareetara bidali zuen. 5 gola da Xabi Prietorena eta honela Realeko goleatzailea bihurtzen da. Bigarren zatian Reala ondo hasi zen. De Paula-k bigarrena sartu zuen. Jokaldi bikain baten ostean Xabi Prietorena. Momentu horretan Roberto Carlos-i esaten den bezala gaztelaniaz: “le hizo la pitxa un lio”. Geroz eta hobeto ari zen Reala, gainera Sergio Ramos-en expulsau zuten. Ondoren Garitano bigarren txartel horia ikusi zuen eta bi taldeak 10 jokalariekin jolasten bukatu zuten. Baina okerrena izan zen 42-44 minutuen ondoren 2-2 jarri ziren Raul Bravo eta Zidanen ondorioz. Beraz ezin da honelako txorakeri gehiagorik egin eta aurrera jarraitu beharra dago.

2 erantzunak »

The URI to TrackBack this entry is: http://kirol.blogsome.com/2005/11/28/real-sociedad-2-2-real-madrid/trackback/

  1. Zer ari zaio gertatzen errealari? Krisialdia edo inozokeria hutsa?
    Nire ustez, argi dago errealeko jokalariei bost axola zaiela partiduak irabazi edo galdu berdin kobratzen duten bitartean, behintzat. 85 minutu 2-0 irabazten joan eta gero minutu batean bi gol sartzen dizkiete eta biak errealak berak probokatuak!!! Nola liteke? Hainbeste kostatzen al da hiru puntuak noizbait, behintzat, irabaztea. Ez dakit ez al diren konturatzen ez dela hainbesteko esfortzua atea gogoz babestea eta ni bezalako erreal zaleei horrelako dezepzioa ez ematea. Zer pentsatu behar dugu errealaren partidu guztiak jarraitzen dugunok eta hileroko bazkide-kuota ordaintzen dutenak? Proba egin beharko litzateke irabazitako partiduengatik ordaintzen bakarrik, seguru gehiago irabaziko luketeela.
    Espabilatuko dutelakoan, xakera jokatzera, bideo batzuk ikustera edo noa ez dira horrelakorik gertatzen eta.

    Comment by kirol — November 29, 2005 @ 11:39 am

  2. kaizoOooOooOoOOoOoOooOoOoOo!!!! oso blog pollita dela iruditzen zaigu, baina ez legoke gaizki egongo noiz beinka realeko nesketaz hitz egingo bazenu eee!!!!jajaj ZORIONAKKKKKKK GONZALILLO!!!!!!!!!!!!!!!!

    Comment by LEIRE & NERE — December 2, 2005 @ 9:13 am

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>