ORDIZIA 40-55 B.K.L.
November 22, 2005Majori kiroldegian jolastu zen norgehiagoka, oso interesgarria izan zen. Okerrena 3 puntuak ez zirela etxean geratu eta gainera Beasainera joan zien. Ordiziako jokalariek ondo ekin zioten partiduari baina Beasaingo jokalariek gauza bat alde zuten. Zera zen gure taldearen jokaldi guztiak zekizkiten, beraz, Ordiziarren jokoa nahasia izan zen. Gogo handia zuten Ordiziarrek derby-a irabazteko baina ez zuten lortu, hori bai, hurrengoan seguru daude irabaziko dutela eta gainera errez. Beraz denak espero dugu honela izatea eta besoak ez jaisteko denboraldia luzea dela eta. Hurrengo norgehiagoka kanpoan izango dute Donostiakoen aurka. Partidu nahiko erraza baina ezin dute fidatu.
Esatekoa da ere Ordiziako talde juniorrak irabazi egin zutela Bergararen aurka. Biak lehen garaipena lortzeko irrikan zeuden eta azken postuan ez bukatzeko. Talde Ordiziarra irabazten hasi zen baina 2 zatian Bergarakoak aurre hartu zuten. Azken zatian Ordiziarrek defentsa bikaina egin zuten eta norgehiagoka irabaztea lortu zuten.
ARANETA (Bergara) 35-39 ORDIZIA
