<<(-)>>

ZERGAITIK RONALDINHO ?????

November 22, 2005

Aurtengo “balon de oro”-a Ronaldinho da. Bartzelonako jokalaria aurten lortu du eta lehengo urteko Andriy Shevchenko ordezkatzen du.

Nire ustez sari hau ez dago ondo emanda. Badakit Ronaldinho momentu honetan dagoen jokalaririk hoberenetarikoa da, baina sari hau, urte osoan egin duzuna saritzen du. Eta argi dago orain dela bi urteko denboraldia hobea izan zela aurtengoa baino. Nire ustez, Frank Lampard (Chelsea) edo Steven Gerrard (liverpool) izan beharko zuten. Lampard liga, ingalaterrako copa, Champions-en semifinaletara… hori bai da garaipenak lortzea eta ondoren Gerrard. Niretzat merezi duena, Gerrard Champions-a irabazi zuen liverpool-ekin. Liverpool ez zuen taldea sari hori lortzeko, baina bera “bakarrik” (Xabi Alonso eta Dudek- laguntza pixka batekin) hori lortu zuen, baita ere Ingalaterrako finalera iristea… Beraz Ronaldinho ez luke izan behar nire ustez garailea.

Baina hau nire ustez da eta zuen iritzia jakin nahiko nuke.Ondo legoke mezu bat utziko bazenuten jokalaria esanez eta argudioak ematen. Aste barru edo bi esango dut nire iritzia aldatu den edo ez zuen ondorioz.

a) Ronaldinho b) Lampard c) Gerrard

ORDIZIA 40-55 B.K.L.

Majori kiroldegian jolastu zen norgehiagoka, oso interesgarria izan zen. Okerrena 3 puntuak ez zirela etxean geratu eta gainera Beasainera joan zien. Ordiziako jokalariek ondo ekin zioten partiduari baina Beasaingo jokalariek gauza bat alde zuten. Zera zen gure taldearen jokaldi guztiak zekizkiten, beraz, Ordiziarren jokoa nahasia izan zen. Gogo handia zuten Ordiziarrek derby-a irabazteko baina ez zuten lortu, hori bai, hurrengoan seguru daude irabaziko dutela eta gainera errez. Beraz denak espero dugu honela izatea eta besoak ez jaisteko denboraldia luzea dela eta. Hurrengo norgehiagoka kanpoan izango dute Donostiakoen aurka. Partidu nahiko erraza baina ezin dute fidatu.

Esatekoa da ere Ordiziako talde juniorrak irabazi egin zutela Bergararen aurka. Biak lehen garaipena lortzeko irrikan zeuden eta azken postuan ez bukatzeko. Talde Ordiziarra irabazten hasi zen baina 2 zatian Bergarakoak aurre hartu zuten. Azken zatian Ordiziarrek defentsa bikaina egin zuten eta norgehiagoka irabaztea lortu zuten.

ARANETA (Bergara) 35-39 ORDIZIA