<<(-)>>

REALAK 4 HILABETETAKO GALTZEN DU KOVACEVIC

November 15, 2005

Darko Kovacevic 4 hilabete egongo da futbolean jolastu gabe. Albiste honen ondorioz Real zale guztiei gauza bat etortzen zaio burura, ZER EGINGO DUGU DARKO GABE??? Ni Darko-ren zale hoberenetariko bat naiz eta argi daukat. 4 hilabete hauek oso luzeak egin behar zaizkit, Darko jokalari ikusgarria da. Riesgo baloia aurrerantz botatzen duen unean ba doa Darko buruz ematea eta ez hori bakarrik taldekide bati baloia ematea. 4 hilabete hauetan zeinek egingo du lan hori?? Gari Uranga? De Paula? Bera da jokalari baliagarriena eta bera ez badago Reala bera joango da.

Gabonetan fitxaje berri baten zurrumurruak entzun dira bai Maxi Lopez (bartzelona), Manchev (levante), Quirinho (brasildarra) eta jokalari danimarkar bat. Okerrena da denboraldi amaieran Nihat joango dela, beraz Reala aurrelari gabe gelditzen da. Zergatik bota dute 2002-ko denboraldian 2. postua lortzea lagundu ziguten jokalariak ??? Adib. Javi de Pedro (Gotteborg) honen joana dirurik ez genuen lortu, Nihat egoera berdinean dago joan egingo da Reala ezta zentimo bat ez du lortu bere joanarengatik. Eta Xabi Alonso nola ez Liverpool-ea joan den jokalaria eta Champions-a irabazi duena. Gero Shürrer Rivaldoren taldean dago… Nola nahi dugu Uefa-ko tokietan egotea baldin eta gure jokalari hobeak ihes egiten uzten badugu.