<<(-)>>

HERAS HARRAPATU DUTE!!!!!!!!

November 8, 2005

Albiste hau txirrindularitzako mundu osoan garrantzi handia du. Heras Espainiko txirrindularirik onena da eta historian onenetarikoa. Heras Espainiako 4 itzuli irabazi ditu. Bera da gehien irabazi duena historia guztian.

Bera guztiz desados dago berri honekin. Aurten badira txirrindulari ugari Epo drogaren erabilerakin erlazionatu dituztenak, Adibidez beti esaten dutena Lance Amstrong da eta gero Aitor Gonzalez euskalduna. Baina beti daude txirrindularitzaren alde eta ziklista seguro badin badago ez duela ezer ere ez hartu lagundu egiten dutenak adibidez Miguel Indurain, Perico Delgado … Heras bere taldetik bota dute oraingoz egia balimba baina oraindik kontranalisa egin beharra zaio.

7 erantzunak »

The URI to TrackBack this entry is: http://kirol.blogsome.com/2005/11/08/heras-harrapatu-dute/trackback/

  1. Harrapatuko zuten bai baina zu ere harrapatua izateko moduan zaude. Zelako euskara eskasa ezta? Badago ondo dagoen esaldirik?

    Comment by Begibelarrietan mina hartutako bat — November 9, 2005 @ 12:44 pm

  2. Begibelarrietan mina hartutakoarentzat

    Beharbada, arrazoia eman beharko nizuke esaten duzun horretan, Euskara batere zaindu gabe idatzita baitago blog osoa. Halere, ene iritziz, Euskaraz idazteko zailtasun larriak dituen ikasle baten lana kritikatu ordez, hobe zenuke blogari “profesionalen” hutsegite larriak zuzentzen hastea (behin baino gehiagotan, Sustatu bezalako guneetan hanka-sartzeak ikus baitaitezke). Eta horrek min handiagoa ematen dit niri.
    Nik, gazte hau animatu nahiko nuke eta dagokion irakasleari laguntza eska diezaiola zuzenketak burutu ahal izateko. Sekula ez naiz “purista” bat izan eta, ahalegin handi bat egin beharko duela aitortzen dudan arren, ikasle kirolari hau Euskaraz idazten jarraitzera animatu nahiko nuke

    Comment by euskaltzaindia — November 10, 2005 @ 11:30 am

  3. Begibelarrietan mina hartuta dabilen euskal-talibanarentzat

    Pasa den urriaren 19an jakitera eman nuen bezala, ikasturte honetarako blogintzarekin lotutako proiektu berri bat bultzatu dugu gure ikastolan, alegia, nire DBHO 1eko ikasleak blogari bihurtze prozesuari ekin diote.
    Hasieratik garbi nuen proiektua au…

    Trackback by IKTeroak — November 10, 2005 @ 7:24 pm

  4. Bereziki minduta lehenengo iruzkin lazgarri horrekin, gauza pare bat esan nahiko nioke goitizen txatxu horren atzetik ezkutatzen denari:

    - Zer arraio dakizu heziketaz? Ba al dakizu zein den idazlearen errealitatea? Ba al dakizu blog honen atzetik dagoen lana? Ba al dakizu zein den egiten ari den ahaleginaren neurria?… EZ.
    Beraz, nola ausartzen zara gisa honetako kritika bat egitera?
    - Zu bezalako “euskalzale” batzuengatik Euskaraz horren ongi moldatzen ez direnak gure hizkuntza gorrotatzera irits daitezke. Mesede ederra gure hizkuntzari egiten diozuena.
    Egileari, nire besarkadarik goxoena eta nire elkartasuna. Badakit asko saiatzen ari zarela, baina irakur ezazu JOLAUSek IKTeroetan idatzi duena.

    Comment by Magic — November 10, 2005 @ 8:40 pm

  5. Aupa zu! Blog oso txukuna egiten diharduzu.

    Albiste interesgarriak argitaratzen dituzu, irudiekin ondo aberastutakoak eta gainera euskal blogosferan oso gutxi jorratu den gaiari buruz, kirola. Zaindu euskara ahal duzun guztia eta talibanetatik “paso” egin :-)

    Eutsi goiari, gazte!

    Comment by Eneko — November 11, 2005 @ 5:11 am

  6. 1. Bueno bistan da ez ditudala blog honen helburuak ezagutzen eta ondo informatu gabe sartu dudala komentarioa. Neure errua aitortzen dut.

    Esan dezadan aurki.com bilatzailearen portadatik zuzenean sartu nintzela honetara eta hortik harridura. Zalantzan daukat halako sistema batean sartu beharko liratekeen honelako blogak, baina aitortzen dut hori erabakitzea ez dela nire lana. Ez dakit, hortaz, hauxe den ere halako eztabaidarik izateko lekua.

    2. Magic guay hori: zuk zer dakizu heziketaz? Zure izengoiti marabillosoak ere ez dit ezer esaten eta jakin banu -aitortzen dut- ez nukeen kritika bidaliko, baina irakasleari bai esango nioke beste irakasle batzuek ondo gordetzen dituztela beren ikasleak halakoetatik, sarea librea delako. Nik bidali dudana bezain komentario krudelak ere jaso daitezkeelako erraz asko. Jakingo duzun bezala blogak irakaskuntzan erabiltzen dira hemen eta kontxintxinan ere eta, adibidez, arazotxo hau bilatzaileetan ez sartzeko botoia sakatuz gero konpontzen dute irakasle askok (zuk besteko lana eginez portzierto)

    Comment by Lehengo ahohandia — November 11, 2005 @ 2:14 pm

  7. Mexico is da best city. Your article looks pretty good.

    Comment by rape videos — May 2, 2006 @ 7:13 pm

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>