REAL SOCIEDAD 2-2 REAL MADRID
November 28, 2005

Atzo Anoeta futbol zelaian Realaren eta Madrilen arteko norgehiagoka bina amaitu zen. Arratsaldea polita asten zen musika Anoeta kanpoan, kamisetak ematen, Passini-ren motoa erakutsiz (NGS babesle ofiziala bai Realarena eta baita Passini motoetan 2 izandakoa)…ondoren norgehiagoka hastear zegoenean su artifizialak bota zituzten. Hori Champions-eko finala zirudien. Denboraldiko sarrera handiena egon zen Anoetan. Lehen zatia nahiko aspergarria izan zen baina, 44 minutuan De Paulari eginiko penalti inozo bat Xabi Prietok jaurti zuen eta sareetara bidali zuen. 5 gola da Xabi Prietorena eta honela Realeko goleatzailea bihurtzen da. Bigarren zatian Reala ondo hasi zen. De Paula-k bigarrena sartu zuen. Jokaldi bikain baten ostean Xabi Prietorena. Momentu horretan Roberto Carlos-i esaten den bezala gaztelaniaz: “le hizo la pitxa un lio”. Geroz eta hobeto ari zen Reala, gainera Sergio Ramos-en expulsau zuten. Ondoren Garitano bigarren txartel horia ikusi zuen eta bi taldeak 10 jokalariekin jolasten bukatu zuten. Baina okerrena izan zen 42-44 minutuen ondoren 2-2 jarri ziren Raul Bravo eta Zidanen ondorioz. Beraz ezin da honelako txorakeri gehiagorik egin eta aurrera jarraitu beharra dago.


