REAL SOCIEDAD 3-0 GETAFE
October 28, 2005

ERREALA!!! OE OE OE OE…. Hau da atzo Anoeta futbol zelaian abesten zena. Liderra hiru jaso zituen eta eskerrak eman behar dute gehiago ez zutelako jaso. 3. minutuan Novo izugarriko pasea eman zion Aranburu-ri eta honek sareetara bidali zuen baloia. Ondoren eskerrak eman behar zaio Getafeko atezainari egin zuenagatik eta Darko-ri izugarrizko penaltia egin ondoren eta arbitroak ez pitatu Aramburu berriro ere bota baina honetan Nihat-ek ikutu eta sareetara bidali zuen 2-0 eginez. Azken hamar minutuetan falta baten ondoren Darko-ri eutsi egin zioten kamisetatikan eta arbitroa orangoan bai pitatu zuen penaltia. Xabi Prieto inungo zailtasunik gabe barrura bota zuen poste jo ondoren. Xabi Prietok bota behar zituen kopako penalti famoso haiek. Oraingoan Reala 5 postuan dago 3.-arekin berdinduta eta Liderra bi puntua besterik ez. Hurrengoan Bartzelonara joango dira baina mutil hauek honela jarraituta edonorri irabazi dezake.
