<<(-)>>

MUNDUKO KOPA: GP ZURICH

October 2, 2005

Aurten eginiko lasterketa honetan Paolo Bettini italiarra izan da garailea. Bera gogo ugarirekin zebilen, Madrilgo mundialean ez zuelako postu ona lortu, beraz ahaztu egin du mundialetakoa. Bera ihesi baten iritsi da helmugarar bi lagun gehiagorekin.

Ondoren Danilo Di luca iritsi da Samuel Sanchez-ekin. Beraz laugarren postuarekin balio izan dio UCI Pro tour ekogarailea izatea. Bera da lehenengo garailea (aurten da lehengo aldiz egiten dela modalitate hau). Danilo Di luca laugarren egin zuen giroan, bi garaipen lortuz.

Informazio gehiago nahi baduzu txirrindularitzaren inguruan egin klik hemen

REAL SOCIEDAD 1-1 BETIS

Realak eta betis-en arteko neurketa bana bukatu da. Realak garaipena eskuan izan du baina Nihat-ek jaurti egin duen tiroa 90 minutuan ez da sartu. Betis hasiko zen markagailuan aurrea hartzen, Assunçao jaurti duen kornerra Juanito saretara errematatu du, 20. minutuan.

Bigarrengo zatian reala indartsu atera da eta 2. minutuan Darko Kovacevic-ek gola sartu du Nihaten jokaldi baten ondoren. Beraz denak espero genuen realak beste gol bat sartuko zuela baino ez da iritsi.

Beraz garaipena hurrengo astean lortu beharko da Zaragozaren aurka izango den partiduan.